lunes, 26 de mayo de 2014

Azken Entrega - Proiektuak II

Proiektuaren Planoak - E: 1/100

 





Kokapen Planoa - E: 1/500


Bi maketen irudiak - E: 1/200 eta 1/100




Ondarretako hondartzan izoztegia

Nire Ondarretako Izoztegiaren proiektuaren ideian, argiarekin jolastu nahi izan nuen, plano ezberdinak erabiliz.

Honakoa litzateke nire Ideograma eta Piktograma:



Nire proiektuan erabilitako erreferentziak:



Kokapen Planoa:



Planoak eta Izoztegiak sorturiko itzalak:








martes, 15 de abril de 2014

Apirilak 16 (Erreferentziak aztertzea)

Hurrengo proiekturako erabiliko ditudan erreferentzia nagusi bezala, honako bi eraikin hauek hautatu ditut: Frank Lloyd Wright-en Robie Etxea eta Mies van der Rohe-ren Farnsworth etxea.

Espazioen arteko pribatutasun-publikotasun maila ezberdintasuna adierazteko, kolore gorriaren tonalitate ezberdinak erabili ditut; gero eta ilunago, pribatuago.

Eraikinean kargak jasaten dituzten egiturak berdez adierazten dira; Itxiturak, berriz, horiz.

Eguzkiaren noranzkoa gezi beltz batez adierazten da. Bi eraikinek gorantz dute iparraldea.

Robie etxearen analisia: 





Farnsworth etxearen analisia:




miércoles, 25 de diciembre de 2013

El Elogio De La Sombra

El Elogio De La Sombra

El Elogio De La Sombra, Junichiro Tanizaki japoniar literatura idazleak eginiko idazlanetako bat da, 1933an egina eta 1994an gaztelanieraz itzulia.

Bertan dio, mendebaldean, betidanik, garbitasuna, argitasuna eta kolore zuria edertasunarekin lotuak egon direla, eta, iluntasunak, berriz, guztiz kontrako sentimenduak azaltzen dituela. Hala ere, Japonian, iluntasuna eta itzala edertasunaren atal bezela hartuak izan direla argudiatzen du.

Bi lurraldeen arteko edertasunaren kontzeptuaren desberditasunetik joz, idazlan hau egiten du, aurkeztua izan zaigun honako gai hau garatuz.






martes, 17 de diciembre de 2013

4. Ariketa - Entrega

Duela hainbat aste pasa dira gure unibertsitateko lorategian bi ikaslerentzat etxebizitza bat diseinatzea eskatu zitzaigunetik. Gaurkoan, honako ariketa honen entrega finala aurkeztuko dizuet.

Oinak:


Ebaketak:


Eskaileratik ebaketak 1/20 eskalan:



Situazio Planoa:


Inguruarekin erlazioa:


Altxaerak eta Axonometria (ulertzea errazagoa izateko):


Maketaren Argazkiak (maketan, eraikina ingurunetik bana daiteke):


Eraikina mantentzen duten zutabeak, lorategiaren hormen atzean ezkutatzen dira:


Argi-izpiak etxean sartzean sortzen duten itzala:







miércoles, 4 de diciembre de 2013

Frank Lloyd Wright - Robie Etxea

 Robie Etxea


Robie etxea, Chicagon eraikia 1906-1909. urtean. Honako eraikin hau, Zelaietako etxeen obra hoberena eta XX. mendeko arkitekturaren eraikin nagusienetarikoa litzateke.
Robie etxearen horizontaltasunak, axialtasunak eta bertan erabilitako materialak Wright-ek ,bere infantzian, inguruan izan zuen paisaia islatzen dute.
Frank Lloyd Wrightek berak diseinatu zituen ateak, leihoak, alfonbrak, etab.


F.L. Wright Collected Writings Volume 5 (1949-1959) liburuan, Bruce Brooks Pfeiffer idazleak honako eraikin honi buruz dio, honako etxe hau begiekin ikusi zuenean, argi eta garbi ikus zezakeela etxe honek bertan bizi denaren gain izan zezakeen onura. Eraikinaren barnean egoteak, bihotza eta arima lasaitzen zituela dio.
Eraikin gehienek, bertan bizi diren pertsonak gordetzen dituzte, Robie etxeak, berriz, bertan bizi denari askatasuna ematen dio.

‘’Historia crítica de la arquitectura moderna’’ liburuan, Kenneth Frampton idazleak dioenez, honelako etxeak dira pertsonen arteko maila soziala ezberdintzen dutenak. Izan ere, bertan bizitzeak jada inguruko bizilagunen gainetik jartzen zaitu.

Nire ustez, Robie etxearekin, F.L. Wrightek kanpo-barne espazioen arteko erlazioa guztiz bete zuen. Eraikinean erabiliak izan diren materialak ezinhobeak iruditzen zaizkit, inguruko zuhaitzekin eta landareekin lotura handia gordetzen baitituzte. Etxea tximiniaren inguruan eraikia egoteak horizontaltasun horren eta bertikaltasunaren artean lotura ederra mantentzen duela deritzot.


Robie Etxearen inguruan idatzi labur bat egin nahi izan dut, Frank Lloyd Wright arkitektoak egin izan dituen eraikinetatik, niri behintzat, gehien gustatu zaidana izan delako. Hori dela eta, eraikinaren inguruan hitz egiten duten idazleen liburuak ikuskatu ditut liburutegian, zuei informazio apur bat eskaini ahal izateko.

Robie Etxea ezagutzen ez duenarentzat, hemen dituzue eraikin honen argazki batzuk:









martes, 26 de noviembre de 2013

4. Ariketa - Arkitektura Unibertsitatearen jardinean etxea

4.Ariketa: Arkitektura Unibertsitateko jardinean etxea

Gaurko ariketa, arkitekturako unibertsitateko jardinean etxe bat egitea da, bertako inguruarekin erlazioa mantentzen duena. Etxea bi ikasleentzat litzateke. Etxeak bi logela, sukaldea, bainugela, egongela eta lana egiteko lan-gela bat eduki behar ditu.

Hau litzateke nik eginiko etxearen eta inguruaren maketa bat 1/100 eskalan:






Entregatu beharrekoa honakoa litzateke:
-Proposamen osoaren maketa 1/100 eskalan.
-Proposamenaren oinak, ebaketak eta altxaerak.
-Proposamenaren oinak, ebaketak(eskaileratik) eta altxaerak altzariekin 1/50 eskalan.

Hala eta guztiz ere, diseinaturiko etxearen axonometria simetriko bat egin dut etxearen ideia errazago uler dadin.








INFLUENTZIAK

Influentziei dagokienez, etxearen ideia Le Corbusierren Villa Savoye etxearengandik lortu dut:


Eskaileraren ideia, ordea, Zaha Hadid arkitektoaren ``escaleras flotantes´´ diseinutik lortu dut: